Landa eremuko emakumeendako zaintza eta ingurune duina eskatu dute Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mar. 9a, 12:03

Denon bizitzak erdigunean, landa eremuko emakumeontzat zaintza eta ingurune duina leloarekin egin zuten kontzentrazioa atzo Aramaioko emakumeek.

Itur-Zuri Emakume Elkarteak eta Aramaioko Feministak deituta elkarretaratzea egin zuten Martxoaren 8a aldarrikatzeko. Plazan elkartu ziren eta, besteak beste, landa eremuko emakumeen eskubideak aldarrikatu zituzten.

Helburu horrekin elkartu ziren asteburuan Aramaixon Euskal Herri guztitik etorritako 35 emakume, topaketa agroekofeministaren barruan. Nekazaritzarako eta abeltzaintzarako lurrak gero eta mendialderago daudela nabarmendu dute, eta landa eremuan gero eta zerbitzu gutxiago dituztela gaineratu. "Denon bizitzak erdigunean jartzeko, ezinbestean babestu behar dugu herri txikien etorkizuna", aldarrikatu zuten atzoko agerraldian. Komunitatea eta lurra defendatzen jarraituko dutela gaineratu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak