Udaberriko Bertso Abenturaz gozatzeko aukera apirilean, Espejon

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mar. 7a, 11:38

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta izango da, apirilaren 11n, 12an eta 13an. Parte hartzeko galdetegia bete beharko da martxoaren 24a baino lehen.

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta Udaberriko Bertso Abenturak egonaldiak egingo dituzte apirilean Espejon. Bi txanda izango dira. Gorbeialdeko haurrek lehenengo txandan parte hartuko dute, apirilaren 11n, 12an eta 13an.

Arabako haur eta gaztetxoek norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera izango dute Bertso Abenturak egonaldian.

50 euroko prezioa

Eskualdeko 10 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako egonaldia da. Autobus zerbitzua egongo da, eta izen-ematea itxi ondoren jakinaraziko dira autobusaren ibilbidea, ordutegiak eta geltokiak. Prezioa 50 eurokoa da antolatzaile diren udal eta kuadrilletako parte-hartzaileentzat, eta gainerakoentzat 70 eurokoa. Izena ematea onartutakoan ordainketa gutuna helaraziko da posta elektronikoz.  

Galdetegia bete behar da

Parte hartzeko dagokion eskualdeko galdetegia bete beharko da martxoaren 24a baino lehen. Edukiera mugatua izango denez, antolatzaile diren udal eta eskualdeetako haurrek izango dute lehentasuna, eta izen-ematearen ordena izango da bigarren irizpidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak