UEMAk antolatzen duen udaleku ibiltarian izena emateko epea zabalik dago

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mar. 7a, 11:16

Salto udalekuak, 2022an. Argazkia: 'erran.eus'

Ekainaren 26tik uztailaren 4ra bitartean izango dira, Orozkotik Dimara. 2005etik 2008 urteetara bitartean jaiotako gazteendako udalekuak izango dira. Martxoaren 31ra arte eman daiteke izena.

UEMAk antolatzen dituen Salto! udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 4ra bitartean izango dira, eta ohi bezala, ibiltariak izango dira. Orozkotik Dimarako bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 gazteek. Aurten, 2005 eta 2008 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera.

UEMAk antolatutako ekimen honen helburu da udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea.

Nola eman izena

Hiru modutara eman daiteke izena:

Prezioa: 120 euro

120 euroko prezioa izango du udalekuak eta izena eman beharko da martxoaren 31ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak