Sagardo Eguna egingo dute Oletan martxoaren 18an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mar. 7a, 09:29

Oleta auzoa.

Oletako Herriko Tabernan egingo dute sagardotegi bazkaria. Izena eman nahi duenak Herriko Tabernara deituko beharko dute.

Martxoaren 18an Sagardo Eguna ospatuko dute Oletan. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta musikak girotuko du eguna goizetik gauera arte.

Egitaraua da:

  • 12:00etan, Txot! inaugurazioa eta Trikipintxopotea.
  • 13:00etan, aizkolarien erakustaldia: Ramiro Llanos eta Claudia Muñoz.
  • 14:30ean, sagardotegi bazkaria.
  • 17:00etan, bertsolariak: Manex Agirre eta Paula Amilburu.
  • 20:30ean, A Triki Punk taldearen kontzertua.
  • 22:00etan, dantzatzeko musika.

Bazkarira joan nahi duenak izena eman beharko du Herriko Tabernara deituta: 945 09 72 54.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak