Gasteizko Errexela taldeak Bertso Kuadrilla arteko finalerako txartela lortu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mar. 6a, 11:42

Errexela taldekoak kantuan. Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea.

Martxoaren 25eko finalean egongo dira, Aramaioko Izena Pentsau Bida taldearekin batera.

Bastidan jokatutako finalaurrekoan Errexela taldeak finalera sailkatzea lortu zuen Beeeeertsolariak taldearen aurkako saioan. Lautadako Beeeeertsolariak taldearen izenean Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina eta Markel Yoller aritu ziren bertsotan; eta, Gasteizko Errexala taldean Felipe Zelaieta, Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Kerman Lopez de Lacalle, Jokin Estepa eta Asier Otamendi bertsolariak aritu ziren kantuan. 

Gai jartzaile lanetan Oier Suarez aritu zen, eta epaileak izan ziren: Egoitz Iradier Lautadako Beeeeertsolarik taldearen ordezkaria, Juan Altuna Gasteizko Errexala taldearen taldearen izenean eta Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko epaile gisa.

Finala, martxoaren 25ean

Finala martxoaren 25ean izango da, Laudion. Bi taldek lortu dute sailkatzea, gaur gaurkoz: Aramaioko Izena Pentsau Bidak eta Gasteizko Errexelak. Hirugarren finalaurrekoa martxoaren 12an izango da, Murgian. Katuko Muinoak eta Txandrio izango dira aurrez aurre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak