Giro politean eta barre algara artean jokatu da Arabako Bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa Aguraingo Zabalarten. Aramaioko Izena pentsau bida taldearen izenean Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Sabin Abarrategi aritu dira kantuan. Gasteizko Bertxilika taldearen izenean, berriz, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Hegoi Amabizka, Samuel Rodriguez eta Eukene De los Aires.
Irati Martinez aritu da gai-jartzaile lanetan eta epaile lanetan, berriz, Iker Elexpuru Izena pentsau bida taldeko ordezkari Iker Elexpuru, Bertxilika taldeko ordezkari Txomin Elorza eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Ainhoa Aizpurua.
Hainbat ariketa kolektibo
Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa egin behar izan dituzte; binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Epaimahaiak horrela erabakita Izena pentsau bida taldea arituko da martxoaren 25ean Laudion jokatzekoa den finalean. Hurrengo finalaurrekoetan sailkatuko dira gainerako taldeak.
Finalaurreko horiek hurrengo bi zapatuetan jokatuko dira; Bastidan eta Murgian. Bi saio horietan talde bana sailkatu da, eta hala finala hiru talderen artean jokatuko da.
Aguraingo finalaurrekoaren argazkiak hemen ikusgai.
Albistearen iturria: Bertsozale.eus