Bertso Kuadrilla arteko lehen finalaurrekoa domekan jokatuko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ots. 24a, 11:57

Sabin Abarrategi, Martin Abarrategi, Manex Agirre eta Danel Herrarte, bertsotan.

Aguraingo Zabalarte aretoan jokatuko dute saioa Aramaioko Izena Pentsau Bidak eta Gasteizko Bertxilikak. 18:30ean hasiko dute saioa, eta talde irabazlea martxoaren 25ean jokatuko den finalerako sailkatuko da.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketako lehenengo finalaurrekoa domekan jokatuko dute Aramaioko Izena Pentsau Bida eta Gasteizko Bertxilika taldeek. Aguraingo Zabalarten izango da; 18:00etan mokadutxoa izango dute eta saioa 18:30ean hasiko da.

Izena pentsau bida taldeko kideak Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Sabin Abarrategi dira. Bertxilika taldekoak berriz, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Hegoi Amabizka, Samuel Rodriguez eta Eukene De los Aires.  Gai jartzaile lanetan Irati Martinez ariko da, eta saioa hiru epailek baloratuko dute: Iker Elexpuruk –Izena pentsau bida–, Txomin Elorzak –Bertxilika– eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Ainhoa Aizpuruak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak