Administrazioa herritarrengana hurbiltzeko tailerra egingo dute martitzenean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko otsailaren 21a

Administrazioarekin modu elektronikoan egin daitezkeen tramitazioen inguruko ikastaroa izango da. Udaletxeko ohiko bilkuren aretoan emango dute, gazteleraz. Parte hartzeko udaletxean eman behar da izena.

Administrazioarekin modu elektronikoan aritzeko formakuntza tailerra emango dute otsailaren 28an, 17:00etan, udaletxean. Landuko dituzten gaiak dira: nortasun elektronikoak, ziurtagiri digitalak eta Administrazio Orokorraren zerbitzu digitalak. Gainera, Cl@ve iraunkorra eta FNMT ziurtagiriak eskuratzeko aukera ere egongo da.

Antolatzaileek nabarmendu dute ezagutza horiek abantaila izan daitezkeela herritarrendako:"Hiribururako joan-etorriak saihesteko bide ematen du". Interesa dutenek udaletxean eman beharko dute izena.

Formazioa gaztelaniaz izango da, baina galderak euskaraz egiteko aukera ere egongo da. Antolatzailea Espainiak Araban duen ordezkariordetza da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak