Mus txapelketa jokatuko dute Aramaioko erretiratuek gaur

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko otsailaren 23a

Mus txapelketa jokatuko dute eta ondoren afaria egingo dute Alaiak erretiratuen elkarteko kideek.

Alaiak erretiratuen elkartean Mus txapelketa eta afaria izango dute gaur, barikua. 16:30ean izango da txapelketa eta izena eman beharko da 16:15erako. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Sariak izango dira:

  1. Bi urdaiazpiko
  2. Bi bakailao gazitu
  3. Bi gazta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak