Okaranak, gaztainak, sagarrak, madariak, ahabiak, mugurdiak, kakiak... landatu zituzten eskola inguruan. "Ondo zainduko ditugu haz daitezen eta fruitua eman dezaten", diote eskolako irakasleek.
Ikasleek sekulako lana egin zutela ere gaineratu dute: "Aitzurrarekin, fardo sokekin eta ekarritako erremintekin". Arbola bakoitzean Burgi-k egindako letra taila lotu zuten, gainera. Laguntzaile izan zituzten Burgi, Iñaki Etxebeste eta Markel Arriolabengoa. Eskolako arduradunek eskerrak eman nahi dizkie landareak eman zizkietenei eta Arbel kooperatibako kideei.