Umorea protagonista Aramaioko Aratuste egunean

Aitor Agiriano Arrese 2023ko ots. 18a, 22:08

Ikuskizunek hartu dute leku Herriko Plazan. Izan ere, lagunartean taldeak osatu eta dela kantuan, dantzan, antzezten... emanaldi ederrak eskaini dituzte herritarren eta epaimahaiaren aurrean. Nagusien kategorian, Bakarneren ezkontzak eskuratu du sari nagusia eta haurren kategorian, berriz, 2. denboraldia taldeak lortu du emanaldi onena egitea.

Ez dira baina banatu diren sari bakarrak izan. Helduen kategorian, Urte berri on taldeak bigarren izatea lortu du eta Aramaioko ferianteek, berriz, mozorro emanaldi orijinalenaren saria eskuratu dute, epaimahaiaren eskutik. Animalien festak lortu du bigarren saria umeen kategorian. Saria jaso edo ez, lotsak alde batera utzi eta umorea izan da garaile aurtengo ikuskizunetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak