Bertan behera geratu da zapatuan eskolako jangelan egitekoa zen herri bazkaria. Txartelak erosi zituztenei itzuli diete dirua.
Nabarmendu behar da mozorro lehiaketak aurrera jarraitzen duela eta izen-ematea zabalik dagoela; kultura etxean dauden paperak bete eta udaletxean edo liburutegian entregatu behar dira. Egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera.