Su hartu du Oleta auzoko Ubidena baserriak

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko ots. 11a, 15:42

Aramaioko Oleta auzoko Ubidena baserrian piztu da sutea, eta suhiltzaileak azkar bertaratu behar izan dira egoera kontrolatzera.

Oletako auzo-alkate Tzaitel Aldasorok azaldu du auzoko lagun batek sua ikusi eta abisua eman diela suhiltzaileei (13:20an). "Hiru etxebizitza daude baserrian, baina bitan bakarrik bizi da jendea. Zorionez, sua hartu duen unean ez da inor egon bertan. Suhiltzaileak azkar gerturatu dira, eta azkar kontrolatu ahal izan dute sua (15:00etarako kontrolpean izan dute). Hala ere, kaltea oso handia da teilatua eta solairuen artekoa kiskalita dagoelako", adierazi du Aldasorok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak