Txandrio eta Altubepekoak nagusitu dira Zabolako bertso saioetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ots. 11a, 13:53

Lehenengo faseko azken saioak jokatu dituzte asteburuan. Atzo, Aramaioko Zabola elkartean bi saioa egin zituzten: umore ona izan zen nagusi.

Arabako bertsogintza saretzeko eta indartzeko umorea baino hoberik ez dago; hori erakutsi zuten atzo, Zabolan egindako bi bertso saioetan.

Sailkapena

Arabako Bertso Kuadrilla arteko lehenengo faseko azken saioak jokatu zituzten: batetik, Aramaioko Ibarrako Periferiak eta Arabar Errioxako Txandrio taldeak lehiatu ziren; azken horiek nagusitu ziren. Bestetik, Aramaioko Tratamendurik Gabeak eta Aiaraldeko Altubepekoak aritu ziren bertsotan; bigarren saioko irabazleak Altubepekoak izan ziren.

Atzo abestu ez zuen Izena Pentsau Bida taldeak bi saio irabazi ditu eta hurrengo fasera sailkatzea eskura du; Ibarrako Periferiak eta Tratamendurik Gabeak, aldiz, beste saioetako emaitzen zain egon beharko dira.

Bi saioen artean afaria egin zuten: 40 bat lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan.

Plaza ona berriendako

Nabarmendu behar da lehiaketa hau egokia dela plazan lehen aldiz kantatzen duten bertsolariendako. Bada, Aramaiok lehiaketan dituen hiru taldeetan daude lehenengo aldiz abestu duten gaztetxoak. Atzo, esaterako, ausardia handiz eta lotsarik gabe aritu ziren Iraide Onaindia, Ane Arexolaleiba eta Gari Arexolaleiba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak