Gaur kanporaketa erabakigarria jokatuko da Zabolako elkartean

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko ots. 10a, 10:00
Tratamendurik gabeak taldekoak pasa den astean bertsotan. Iturria: Xabi Igoa

Arabako Kuadrilla Arteko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa jokatuko dute Aramaioko bi taldeek.

Gaur, otsailaren 10a, Arabako Kuadrilla Arteko Bertsolari Txapelketako beste kanporaketa bat jokatuko da eta bertan arituko dira Aramaioko Ibarrako Periferiak eta Tratamendurik Gabeak taldeak. Lehenengo saioa galduta, gaur lortzen duten puntuazioa erabakigarria izango da hurrengo fasera pasatzen diren edo ez ikusteko.

Lehiatzen lehena Ibarrako Periferiak taldea izango da eta parean izango du Arabako Errioxako Txandrio. 22.30ean jokatuko da beste kanporaketa eta Tratamendurik Gabeak Aiaraldeko Altubepekoak taldeari egin beharko dio aurre.

Joan den asteko emaitzak

Otsailaren 4an, Aramaioko derbian, Izena Pentsau Bida nagusitu egin zitzaion Tratamendurik Gabeak taldeari. Egun bat lehenago, Gasteizen aritu ziren bertsotan Ibarrako Periferia taldekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak