Izena Pentsau Bida taldea nagusitu da Aramaioko kanporaketan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 5a, 18:21

Zapatuan, hilaren 3an, jokatu zen Arabako Kuadrillarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketetako bat. Talde irabazlearekin batera, Tratamendurik Gabea taldea aritu zen bertsotan; biak, herrikoak.

Doinu tradizionalekin zein modernoagoekin abiatu zuten saioa bertsolariek, eta ariketei eman zieten bide ostean. Hala nola, zortziko handian eta txikian aritu ziren, eta baita lau oinak emanda zein azken puntua emanda ere. Are gehiago, puntu erantzunetarako tartea ere izan zuten eta, kartzelako lanean, berriz, greba egiteko asmoa duten printze eta printzesa rolean jarri zituen bi taldeak gai-jartzaileak.

Hala, umorez betetako saioa izan zen hasieratik agurrera arte, baina, garaile bat egon behar, eta Izena Pentsau Bida taldeak irabazi zuen kanporaketa. Hain justu, Manex Agirre, Sabin Abarrategi, Martin Abarrategi eta Danel Herrarte aritu ziren bertsotan izen horren pean.

Dena den, hilaren 10era arte itxaron beharko da finalerdietara sailkatuko diren ala ez jakiteko, orduan erabakiko baita zien taldek egingo duen aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak