Urtarril amaieran elektrizitatearekin izandako arazoa konpontzen saiatuko dira datorren astean, otsailaren 7an, 8an eta 9an. Ekipo elektrogenoan probak egingo dituzte; horretarako, kamioi bat ekarriko dute, herriko "gastua" simulatuko duena.
Ekipo elektrogenoa kargan jarriko dute eta arazorik emango balu, herritarrek ez lukete argi faltarik izango.