Bertso kuadrilla artekoan, Izena Pentsau Bida taldea nagusitu zen Laudion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ots. 1a, 09:59
Domekan Laudion jokatutako saioko unea. Argazkia: bertsozale.eus

Lehen saioa izan zuten domekan. Aste bukaeran Aramaion egingo dute saioa Izena Pentsau Bida eta Tratamendurik Gabeak talde aramaioarrek. Afarirako izena emateko azken eguna gaur izango da.

Bertso Kuadrilla Artekoaren lehen saioa izan zuen Izena Pentsau Bida taldeak domekan Laudion. Altubepekoak taldeari irabazi zioten aramaioarrek lehen saio horretan. Aramaioko taldean Manex Agirre, Sabin Abarrategi, Martin Abarrategi eta Danel Herrarte ibili ziren bertsotan. Askotariko gaiak izan zituzten: artzain txakur txapelketan artzain gazteek darabilten hizkuntza, Parisen pijaman erosketak egitera doan jendea, San Blas azokan txerriaren bueltan parrandan dabilen lagun kuadrilla eta txanpon bilduma egiten duten gazteen solasaldia, besteak beste. Aurrean izan zituzten Altubepekoak taldeko Beñat eta Izar Mendiguren Cosgaya eta Asier Rubio.

Aste bukaerako saioak

Barikuan, otsailaren 3an, Ibarrako Periferiak taldeak izango du saioa, Gasteizko gaztetxean, 20:30ean; zapatuan, aldiz,, Aramaioko saioan etxeko bi talde izango dira: Izena Pentsua Bida eta Tratamendurik Gabeak, plazako elkartean, 20:00etan. Afarira joan nahi duenak gaur izango du izena emateko azkeneko eguna: idatzi 629 11 84 05 zenbakira –afaria 10 euro izango da–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak