Gurasolagun taldeak antolatuta Santikurtzera irteera egingo dute domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urt. 24a, 15:19

Santikurtz ermita, artxiboko irudian.

Familiak San Kristobalen elkartuko dira, 10:30ean.

Gorbeialdeko Gurasolagun taldeak urteko lehenengo irteera egingo du domekan, urtarrilaren 29an. Hain zuzen, oraingoan, Aramaioko lurretan egingo dute irteera: Santikurtzera igoko dira. Familiak San Kristobalen elkartuko dira, 10:30ean.

Familian euskaraz

Gurasolagun elkarteak antolatzen dituen irteerak izaten dira familian euskaraz egun ederra pasatzeko; Mintzalagun egitasmoaren barruan koka daiteke, baina ekimen hori familiei zuzendutakoa da. Gorbeialdeko familiak elkartzen dira, hilero, eta irteera bakoitza Gorbeialdeko Kuadrillako udalerri batean egiten da.
Irteeran parte hartu edo Gurasolagun taldeko kide izan nahi duten familiek ondorengo helbidean lortuko du informazio gehiago: gorbeialdea@mintzalaguna.org; edo 650 26 67 44 telefono-zenbakian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak