Basurdeen kalteak jasan dituztenei belar haziak banatuko dizkie Aramaioko Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urt. 23a, 11:51

Haziak jaso ahal izateko partea eman beharko da udaletxean.

Basurdeek kalte handiak eragiten dituzte zelaietan; aurten, gainera, ez ohikoak eta beste urte batzuetan baino larriagoak direla nabarmendu du Aramaioko Udalak. Bada, kalte horien ondorioak arintzeko, Aramaioko Udalak belar haziak banatuko dizkie lur jabeei.

Belar haziak jaso ahal izateko, kaltetuek parte eman beharko dute udaletxean; ondoren, aguazila jarriko da harremanetan kaltetuekin nolako kalteak dituzten ikusi eta dagozkien hazi zakuak emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak