Formigalera eski irteera egingo dute martxoaren 3tik 5era

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urtarrilaren 23a

2022an egindako eski irteerako irudia.

Orixol Mendizale Elkarteak antolatuta izango da.

Mendizale Elkarteak eski irteera antolatu du Formigalera. Martxoaren 3tik 5erako aste bukaeran izango da. Jakako Mur hotelean pasako dituzte bi gauak. Prezioa da 160 euro Orixoleko bazkideendako eta 170 euro bazkide ez direnendako. Prezioan sartuta daude: bi gau, bi gosari, bi afari eta autobusa.

Beste zenbait aukera gehitu daitezke:

  • Eskiak, botak eta bastoiak: 24 euro bi egun.
  • Snow taula eta botak: 28 euro bi egun.
  • Kaskoa: 8 euro bi egun.
  • Segurua 9 euro bi egun.

Izena eman beharko da galdetegia beteta otsailaren 9a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak