Otsailaren 4an egingo dute Santa Ageda batzea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urt. 20a, 08:00

2022ko irudia.

Entseguak urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an izango dira.

Santa Ageda eguna gertu dago eta herriko hainbat eragile dagoeneko hasi dira Santa Ageda batzea antolatzen. Otsailaren 4an izango da, zapatua; Santa Ageda bezperan, hain zuzen. Eguna iritsi baino lehen, ahotsak entrenatzeko aukera egongo da. Bi entsegu egingo dituzte: bata urtarrilaren 26an eta bestea otsailaren 2an. Biak eguenean izango dira, 19:00etan, Musika Etxean.

Aramaixoko Bertso Eskola, Papargorri abesbatza, Alaiak erretiratuen elkarteko abesbatza eta Trikikalejira elkartea ari dira Santa Ageda batzea antolatzen. Egunean bertan, otsailaren 4an, 10:00etan elkartuko dira, Bizente Goikoetxea plazan. Ondoren, bazkaria egingo dute eta hara joan gura duenak aurrez izena eman beharko du: 615 73 92 55 telefono zenbakira deituta. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 30a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak