Hondakinak ondo kudeatzeko kanpaina jarri du abian Aramaioko Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urt. 19a, 10:07
Herritarra konpostaje gunean, artxiboko irudian.

Hondar frakzioa gutxiago sortu beharko litzatekeela dio, ondorengo kudeaketan duen zailtasunarengatik eta kostu ekonomikoagatik.

"Pertsona guztiok erantzukizun indibidual eta kolektiboak" ditugula nabarmenduz, sortutako hondakinak ondo kudeatzeko kanpaina jarri du martxan Aramaioko Udalak. Ohar bidez emandako datuen arabera, hondar frakzioaren edukiontzitan –edukiontzi grisa– jasotako hondakinaren %50a jatorri organikoa duen hondakina da; hau da, konpostaje aukeren bidez kudeatu daitekeen hondakina . "Hondar frakzioa da gutxien sortu beharko litzatekeena; hori murrizten saiatu behar dugu, ondorengo kudeaketan sortzen diren zailtasunengatik", nabarmendu dute. Zailtasunez eta ingurumenari egindako kalteez gain, Udalak nabarmendu du kostu ekonomiko handia duela frakzioaren kudeaketak: "Apirilaren 8ko azken legearen arabera, plantan berreskuratu ezin den hondakina zabortegira bideratzen da, 30 euro tonako zerga aplikatuz". Udalek ordaindu behar dute zerga hori. Helburua da hondakinen kudeaketa txarra zergapetzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak