Aramaioko hiru taldek parte hartuko dute Arabako Bertso Kuadrilla artekoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urt. 14a, 14:54

Gaur egin dute aurkezpena, Maeztun. Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea

Gaur aurkeztu dute Maeztun 2023ko Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketa.

Arabako bertsogintza saretzeko eta indartzeko sortutako txapelketa jokatuko dute 2023an. Bat-bateko modalitatean Aramaioko hiru talde ibiliko dira bertsotan: Izena pentsau bida, Tratamendurik gabeak eta Ibarrako periferiak. Lehenengo bi taldeak A ligan; eta hirugarrena E ligan.

Arabako sei kuadrilletako 12 talde arituko dira bat-bateko modalitatean. Aiaraldeko, talde bat; Mendialdeko, talde bat; Lautadako, bi talde; Gorbeialdeko, lau talde; Gasteizko hiru talde; eta, Arabar Errioxako talde bat.

Aramaioko saioak

Urtarrila eta otsaila bitartean liga jokatuko dute; finalaurrekoak otsailean eta martxoan izango dira; eta, finala eta azken jaia martxoaren 25ean izango da, Laudion.

Aramaion hiru saio jokatuko dituzte guztira: otsailaren 4an saio bat eta otsailaren 10ean bi saio. Otsailaren 4an, zapatua, Aramaioko plazako elkartean izango da saioa, 20:00etan, Izena pentsau bida taldea eta Tratamendurik gabeak taldearen aurka; otsailaren 10ean, Zabolan, 22:30ean, Tratamendurik gabeak eta Aiaraldeko Altubepekoak ariko dira bertsotan; eta, otsailaren 10ean, Zabolan, 19:30ean, Ibarrako periferiak Arabar Errioxako Txandrioak taldearekin ibiliko dira bertsotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak