Hasi da txotx denboraldia Debagoienan ere

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urtarrilaren 12a

Gaur eman diote ofizialki hasiera 2023ko txotx denboraldiari Aramaioko Iturrieta sagardortegian egindako ekitaldian. Txalapartak, bertsoak eta trikiti doinuek, giroa jarri diote denboraldi berriaren hasierari. Bertaratu direnek sagardoaren uzta berria probatzeko aukera ere izan dute eta baita zerbait jateko aukera.

Araban ere gaur eguerdian zabaldu dute lehenengoz kupela, Trebiñuko Askartzan; aurten Paul Urkijo zinema zuzendariak izan du horren ardura. Aldiz, ekitaldi ofiziala atzo egin zuten Astigarrargako Alorrenea sagardotegian eta kasu honetan Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak izan ziren hasiera emateko ardura izan zutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak