Lehen txotxa eginda, zabalik dago Arabako sagardo denboraldia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urt. 12a, 15:00

Iturrietako sagardotegian, txotxa. Artxiboko irudia.

Arabako sagardo denboraldia Trebiñun hasiko dute, ofizialki; Aramaion, lagun arteko ekitaldia egingo dute 19:00etan.

Arabako txotx garaia martxan da gaur eguerdiaz geroztik ofizialki. Askartzako Trebiñu Sagardotegian egin dute irekiera; hain zuzen ere, Paul Urkijo zinema zuzendariak izan du lehenengo txotxa egiteko ardura Trebiñun. Sagardo garaia nolakoa izango den ikusteko gogoz daude; izan ere, azkeneko hiru berezien ostean, murrizketarik gabekoa izango da aurtengoa. 2022ko sagar-biltzea zerbait aurreratu behar izan zuten, lehorteagatik. Aurtengo sasoian, berriz, Arabako hiru sagardogile nagusiek –Aramaioko Iturrieta Sagardotegia, Askartzako Trebiñu Sagardotegia eta Kuartango Sagardotegia– 60.000 litro sagardo edo sagar-zuku ekoiztu dituzte, iaz baino gutxiago –95.000 izan ziren–. Edozelan ere, nabarmendu dute Arabako sagardotegietako mahaietan 100.000 litro sagardo eskaini ahal izango dituztela, Bizkaiko eta Gipuzkoako sagardogileei esker.

Iturrieta sagardotegian lagun giroko ekitaldia egingo dute gaur, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak