Udaleko Ongizate Zerbitzuak antolatuta, Norte salvaje dokumentala emango dute domekan kultura etxean. 19:00etan hasiko da emanaldia eta 90 minutu iraungo du. Mexiko eta AEBak, eta Espainia eta Europa banatzen dituzten mugez dihardu filmak. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eman zuten. Ondoren, solasaldia izango dute zuzendarietako batekin.