Azkena gure alde kontzertuarekin esan zien agur Hertzainak taldeak jarraitzaileei. Bada, ekitaldi berezian, Aramaioko bertsolariek ere parte hartu zuten. Paula Amilburu, Peru Abarrategi, Manex Agirre eta Xabi Igoa igo ziren taula gainera. Umoretik jo zuten eta behin baino gehiagotan izan zuten Aramaio euren ahotan bertsolari aramaioarrek.