Kadeteetan Euskal Herriko ziklo-kros txapelketa eskuratu zuen Nahia Garcia Bidaburu aramaioarrak, abenduaren 31n, Tolosan. Samur menderatu zuen lasterketa: lasterketako erritmoa gogortu eta ez zuen aurkaririk izan. 38.49ko denbora egin zuen. Datorren barikuan Vic-en izango da (Bartzelona), Espainiako Txapelketan.