Santa Ana ermitari harria atera diote. Bere garaian jarri zitzaion hormigoia egoera onean ez zegoela ikusita, hura eraberritzea erabaki du Udalak: Amer Mocevic enpresa kontratatu du eta 7.502 euroko esleipena egin zaio lanok egiteko. Gabon jaien aurretik hasi ziren lanak egiten eta dagoeneko amaituta dago eta itxura berria du ermitak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.