Banaketak errazteko buzoi komunitarioak jarri dituzte Gantzagan eta Eguzkierripan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urt. 5a, 12:13

Gantzagan jarri dituzten buzoiak.

Proiektu pilotu moduan jarri dituzte buzoiak.

Buzoi komunitarioak jarri dituzte herriko bi auzotan: Gantzagan eta Eguzkierripan. Hasiera batean,proiektu pilotu moduan jarri dituzte buzoiak aipatutako auzoetan. "Udalak auzoetan buzoi hauek jartzea aspaldi izan du gogoan, eta, Eguzkierripa auzokoek buzoiak jartzea eskatu zutenean, Gantzagarekin batera, proiektu pilotu bezala martxan jarri zen ekimen hau", azaldu dute ohar bidez.

Bi gune izango ditu

Eguzkierripan Andra Mari ermita baino gorago jarri dituzte buzoi komunitarioak. "Bi gunetan jarri ditugu: gune batean sei postontzi egongo dira eta bestean lau", azaldu du Udaleko zinegotzi Cristina Etxenausiak. Gantzagan, aldiz, gune bakarrean jarri dituzte; guztira, hogei postontzi. Mendialdean dagoen auzoa izanda, egoki ikusi dute horrelako proba bat egitea auzoan; modu horretan, banatzaileak arazo gutxiago izango ditu gutunak banatzerakoan.

"Correosek lehen zuen langileak alde egin zuenean, langile berriak baserriak ezin topatuta ibiltzen dira. Izan ere, Aramaio labirinto bat da", dio Etxenagusiak. Nabarmendu du postontziak jartzeko kostu guztia Udalaren kontu doala, horregatik poliki-poliki joango direla gainerako auzoetara zabaltzen.

Udalak gainontzeko auzoekin ere hitz egingo du buzoiak jartzeko aukera zabaltzeko. Izan ere, Udalak Correosekin izan dituen tirabirak saihestu nahi ditu, eta, era berean, Udalaren banaketa egitea erraztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak