Mugitzeko arazoak dituztenek taxia erabiltzeko dirulaguntzak izango dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urtarrilaren 2a

Artxiboko irudia.

Eskaerak 2023ko urriaren 31ra arte aurkez daitezke.

Aramaioko Udalak taxia erabiltzeko laguntzak emango die mugitzeko arazoak dituzten herritarrei. Baldintzak dira: gutxienez 12 urte izatea; eskaera aurkeztu aurretik gutxienez urtebetean erroldatuta egotea Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean; ezingo da ohiko etxebizitzatik kanpo bizi; eta desgaitasunari dagokionez onuradunak hainbat baldintza bete beharko ditu.

Informazio gehiago jasotzeko Udaleko gizarte laguntzailearengana jo. Eskaerak 2023ko urriaren 31ra arte egin daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak