Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jaso dute Aramaioko umeek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abenduaren 25a

Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, Olentzero eta Mari Domingi Aramaion izan dira.

Eguenean Aramaixoko Herri Eskolan izan ziren Olentzero eta Mari Domingi.

Atzo, aldiz, herriko kaleetan egin zuten bisita Olentzerok eta Mari Domingik. Kalejiran iritsi ziren plazara eta Udaletxeko arkupetan egon ziren etxeko txikienak agurtzen. Gabonetako magia sortu zuten etxeko txikienen gozamenerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak