Aldi baterako Euskara teknikaria kontratatu nahi du Aramaioko Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abenduaren 21a

Aramaioko udaletxea.

Lanpostuaren titularra itzuli arte izango da, eta lanaldi erdian.

Aramaioko Udalak Euskara teknikaria kontratatu nahi du, lanaldi erdian, eta lanpostuaren titularra itzuli bitartean. Teknikariaren zereginak izango dira euskararen inguruan ekimenak aurrera eramatea, bertako eragileei horretan laguntzea, postuari dagokion tramitazio eta lan administratiboa egitea, eta baita Udalaren komunikazioan laguntzea ere. Horretarako eskatuko dira lizentziatura, gradua edo baliokidea, 4. hizkuntza eskakizuna eta Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea. Gainera, baloratuko dira lanpostuarekin zerikusia dituzten eskarmentuak.
Interesatuek eman izena Lanbideko bulegoan edo online.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak