Bi peoi kontratatu nahi ditu Aramaioko Udalak, hiru hilabetarako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abenduaren 21a

Lanaldi erdiko jarduna izango dute.

Aramaioko Udalak bi peoi kontratatu nahi ditu, hiru hilabeterako eta lanaldi erdian. Horien zeregina  izango da espazio eta eraikin publiko eta espazio berdeen mantenu eta egokitzapena, eraikuntza, lorezaintza eta antzeko lanak egitea.

Baldintzak

Eskatzen diren baldintzak dira Lanbiden izena emanda egotea, langabezian egotea eta 2021ean programa honetan parte hartu ez izana. Izena emateko epea abenduaren 26an bukatuko da.

Izena eman behar da Lanbideren bulegoan edo online.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak