Gabonetako bertso saioa egingo dute barikuan, abenduaren 23an, kultura etxean. Aramaioko bertso eskolak antolatuta izango da. Bertsotan ibiliko dira: Saioa Alkaiza, Danel Herrarte, Sustrai Colina eta Oihana Iguaran. Saioa 19:30ean izango da eta sarrerak 5 eurotan jarriko dituzte salgai.