Araba Market ekimenaren bitartez, 12 euro ordaindu eta 20 euro gastatzeko aukera egongo da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abe. 7a, 09:19
Artxiboko argazkia.

+8 txekea jarri du abian Arabako Aldundiak; besteak beste, landa guneetako negozioei bultzada emateko ekimena da.

Foru Aldundiak +8 Araba Market txeke ekimena jarri du martxan. Arabako landa guneetako negozioei bultzada emateko ekimena da. Aukera ematen du erosketak %40ko deskontuarekin egiteko; hau da, 12 euro ordainduta 20 euroko balioa duen txekea eskuratzen da.

18 urtetik gorako aramaioar guztiek izango dute txekeak erosteko aukera; pertsona bakoitzak, gehienez, 10 txeke eros ditzake. NAN zenbakia sartu beharko da erosketa egiterakoan –Araban bizi ez direnek ere izango dute txekeak erosteko aukera–.

Aramaion non erabil daitezke

Aramaioko kasuan, txekeak gastatu daitezke ondoko negozioetan: Kintelena, Arbel kooperatiba, Iturrieta Sagardotegia, Errez Kooperatiba, Atxeta gazta eta Hontza Extrem.

Noiz arte eros daitezke txekeak

Dagoeneko txekeak salgai daude, on line eros daitezke ondoko loturan. Txekeak erosteko azken eguna abenduaren 30a izango da; erabiltzeko azken eguna, aldiz, 2023ko urtarrilaren 15a.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak