Plaka fotovoltaikoak jarriko dituzte kiroldegian herriko eraikin publikoak hornitzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abe. 7a, 09:00
Elgetako argazkia. Artxiboko irudia.

Lortu Integra S.L enpresari esleitu zaio lana 5.082,00 eurotan.

Aramaioko kiroldegiko teilatua berritzeko lanak esleituta eta kontratua sinatuta du Udalak; laster hasiko dira lanok egiten. Horiek egin ostean, Aramaioko Udalak udal eraikinen autokontsumo proiektua jarri nahi du martxan. Horretarako, plaka fotovoltaikoak jarriko dituzte kiroldegiko teilatuan; hor lortutako energiaren bidez hainbat eraikin publiko hornituko dituzte.

Plaka fotovoltaikoak jartzeko lana Lortu Integra S.L. enpresari esleitu dio Udalak 5.082,00 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak