Kiroldegiko bigarren solairua nerabeen aisialdirako gunea izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abenduaren 6a

Aramaioko kiroldegia.

12 eta 16 urte bitarteko gazteak eta Tximista elkarteko begiraleak egoteko lekua izango da.

Udaleko Euskara eta Hezkuntza batzordea herriko nerabeen aisialdia lantzen ari da azkeneko urteetan. Gazteekin eta nerabeekin elkarlanean egindako prozesuaren ondorioz, Tximista elkartea sortu zuten. Elkartearen bitartez herriko nerabeen aisialdia koordinatu eta osatzea nahi dute. Bada, testuinguru horretan, nerabeekin lan egin eta begiraleekin egoteko leku bat izatea beharrezkoa ikusi dute. Hala, kiroldegiko bigarren solairua bideratuko dute nerabeen aisialdirako.

La Cuesta y Maza enpresa

Inbertsioetara txertatutako 36.768,85 euroko partida erabiliko dute atontze lan horiek egiteko; La Cuesta y Maza enpresari esleitu zaizkio lanak. Asmoa da urte hasierarako lanak hasita egotea.

Foru Aldundiko Garabide laguntzetatik diru partida bat lortu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak