Abenduaren 8an, eguena, Iberdrolak argi hornidura moztuko du Geiano inguruan, 09:00etatik 12:00etara. Herri guztian izango du eragina mozketak, Oletan izan ezik.
Gomendioak
Aramaioko Argindar Banatzaileak jakinarazi du emergentziazko hornidurari esker argi mozketak ez lukeela eraginik izan behar. Hala ere, gomendatu dute denbora tarte horretan aparatu elektrikoak deskonektatzea eta igogailurik ez erabiltzea.