Euskararen aldeko herri lasterketa egin dute Aramaion

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 3a, 13:34

Herri lasterketa egin dute gaur Aramaion, euskararen alde egiteko asmoz. Lau luzerako lasterketak egin dituzte parte hartzaileek, eta ez da sailkapenik egin.

Photocollarekin eman diote hasiera Aramaixon euskeraz bizi gure dot lelopean eginiko ekintzari aramaioarrek. 11:00etan ireki da lasterketarako izen-ematea, eta bertaratuek lau ibilbide izan dituzte aukeran: 270 metrokoa, 725 metrokoa, 1,6 kilometrokoa eta 3,2 kilometrokoa. Dena den, oinez edo korrika egiteko aukera egon da, eta 12:00etan hasi dira mugitzen.

Amaitzean, ez da sailkapenik egin, "garrantzitsuena parte hartzea" dela iritzita, eta salda eta patata tortillak banatu dituzte. Ostean, Trikikalejira elkarteak antolatuta kantu bazkaria egingo dute Izarra elkartean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak