'Cinco Lobitos' filma eskainiko dute, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abe. 1a, 15:48

Abenduaren 2an, barikua, eskainiko dute kultura etxean, 19:00etan.

Aramaioko Udaleko Berdintasun sailak antolatuta, eta Ikusiz Gozatu elkartearen laguntzarekin Cinco Lobitos filma eskainiko dute bihar, barikua, kultura etxean. 104 minutuko iraupena du filmak eta gazteleraz izango da.

Filma ikusteaz gain, Zinhezbako arduradun Helena Gonzalez izango da solasaldia dinamizatzen. Alauda Ruiz de Azuaren lehen filma da; amatasunaz hitz egiten du, baina baita belaunaldi ezberdinetako ama-alaben arteko harremanaz ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak