Abadiñoko ziklo-krosa irabazi du Nahia Garcia aramaioarrak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abenduaren 1a

Nahia Garcia aramaioarra, lehian.

"Txarto" hasitako lasterketan atzetik aurrera egin eta bakarrik sartu zen helmugan aramaioarra.

Nahia Garcia Bidaburu aramaioarra txapeldun izan zen VIII. Abadiñoko Udala sarian, kadete kategorian. Lasterketa "txarto hasi" zuela dio, baina nabarmendu du azkenerako erritmoa hartu eta bakarrik sartu zela helmugan. 30.33ko denbora eginda nagusitu zen. Bi aste barru, Arabako txapelketa jokatuko da; zalantza du han izango den edo ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak