Energia berriztagarriak ezartzeko bestelako moduak aztertuko dituzte Aramaixo Bizirik deituta

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abe. 12a, 08:00

Eolikoak Elgean.

Hitzaldia egingo dute kultura etxean, abenduaren 14an, eguaztena, 18:30ean.

Aramaixo Bizirik plataformak antolatuta hitzaldia egingo dute abenduaren 14an Benetako trantsizio energetikorantz gaia ardatza hartuta. Statkraft enpresak azaroaren 16an egindako bilera "propaganda hutsa" izan zela argudiatuta, energia berriztagarriak aplikatzeko bestelako alternatibak aztertuko dituzte hitzaldian.

Hiru hizlari

Parte hartuko duten hizlariak izango dira: Alvaro Campos EHUko ikerlaria eta irakaslea; Araba Bizirik taldeko kide Iñigo Leza; eta, baserritarra den Josebe Blanco.

Posible da energiaren deskarbonizazioa? galdera izango dute oinarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak