Udalak emakumeen kontrako indarkeria salatzeko poltsak atera ditu

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abenduaren 1a

Oihalezko poltsa.

Poltsak salgai daude liburutegian eta udaletxean 5 euroren truke.

Udalak oihalezko poltsak atera ditu Emakume bat gizonik gabe, bizikletarik gabeko arrain baten parekoa da dioen esaldiarekin. Dagoeneko salgai daude, 5 euroren truke, liburutegian eta udaletxean. Poltsen salmentatik lortuko den dirua emakumeen indarkeriaren aurka lan egiten duen elkarte batera bideratuko du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak