Euskararen egunean herri lasterketa eta kantu bazkaria egingo dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko aza. 29a, 17:38

Artxiboko irudia.

Herri lasterketa 12:00etan izango da. Trikikalejirak kantu bazkaria egingo du Izarra elkartean.

Euskararen Egunaren bueltan hainbat ekitaldi egingo dituzte. Goizean, 12:00etan, Aramaixon euskaraz bizi gure dot herri lasterketa egingo dute herriko kaleetan. 11:00etatik aurrera eman daiteke izena egunean bertan. Lau ibilbide egingo dituzte: 3,2 kilometrokoa, 1,6 kilometrokoa, 725 metrokoa eta 270 metrokoa. Ondoren, jatekoa egongo da eta Trikikalejira trikiti elkarteak kaleak girotu ditu kalejiran.

Kantu bazkaria

Trikikalejira elkarteak antolatuta kantu bazkaria egingo dute Izarra elkartean. Izena eman behar da 658 70 80 87 zenbakian –gaur izango da azken eguna horretarako–.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak