Eguenean, hobekuntzak egiteko, argia moztuko du Iberdrolak Geiano inguruan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko aza. 29a, 12:54

Artxiboko argazkia.

Esku-hartzea 09:00etatik 12:00etara izango da. Aramaioko Argindar Banatzaileak prest du emergentziazko hornidura; hori horrela, mozketak ez luke eraginik izan behar.

Iberdrolak hainbat lan egingo ditu Geiano inguruan, 09:00etatik 12:00etara, abenduaren 1ean. Mozketa horrek Aramaio osoan izango du eragina, Oletan izan ezik.

Kontuz aparatu elektrikoekin

Aramaioko Argindar Banatzaileak prest du emergentziazko hornidura; hori horrela, argi mozketak ez luke eraginik izan behar Aramaion. Hala ere, AABk abisua pasa du esku-hartzeak irauten duen bitartean aparatu elektrikoak deskonektatzeko eta igogailurik ez erabiltzeko gomendatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak