Foru Aldundiak jakinarazi du aste bukaeran Albinako errepidea itxi egingo dutela –A-2620–. Arrazoia da Hado filma grabatzen ibiliko direla egun horietan. Hala, ondoko egunetan eta orduetan egongo da itxita errepidea:
- Azaroaren 26a, zapatua, 17:00etatik domeka goizeko 05:00etara.
- Azaroaren 27a, domeka, 17:00etatik astelehen goizeko 05:00etara.
Ordu horietan Arrasateko edo Oletako errepidea erabiltzeko eskatu dute.