'SOS kantak' programa grabatu du ETBk Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko aza. 25a, 10:57

Grabazio unea Bizente Goikoetxea plazan.

Atzo, eguena, egin zuten grabaketa nagusia Bizente Goikoetxea plazan.

ETBko SOS kantak programa grabatzen ibili dira asteon Aramaion. Herriko ahots esanguratsuen bila ibili dira; hala, herriko eta Oletako abesbatzen laguntza izan dute. Oletan abesten zen Gabon kanta bat berreskuratu gura izan dute telebista saiorako. Papargorri abesbatzaren, Alaiak abesbatzaren eta Bizente Goikoetxea abesbatzaren laguntza izan dute saioa aurrera ateratzeko lanean.

Atzo, eguena, egin zuten grabaketa nagusia Bizente Goikoetxea plazan. Hotzari aurre eginez fin ibili ziren kantuan aramaioarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak