Bizente Goikoetxea abesbatzak kontzertua egingo du zapatuan Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko azaroaren 23a

Bizente Goikoetxea abesbatza. Artxiboko irudia.

Bizente Goikoetxea, Mairu eta Urkanta abesbatzen emanaldia 19:00etan izango da, kultura etxean.

Foru Aldundiak abesbatzen emanaldiak antolatzen ditu Araban zehar, Musika korala Araban zehar ekimenaren barruan. Bada, oraingoan, Aramaion egingo dituzte emanaldiak. Hiru abesbatza izango dira kultura etxean, azaroaren 26an, zapatua: Bizente Goikoetxea, Mairu eta Urkanta abesbatzek egingo dute kontzertua, 19:00etan.

Santa Zeziliaren omenez izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak